Cluedo

Cluedo edo clue, 1949an Waddingtons enpresak argitaratutako mahai-jokoa da. Anthony Ernest Prattek, Birminghameko musikari eta lantegi bateko langile batek, asmatu zuen, bere emaztearekin batera, argitaratu baino lehen, zehazki bost urte lehenago, Murder izenarekin. Hilketa baten ikerketari buruzko joko ideia patentatu nahi zuten. Bikoteak enpresa bati erakutsi zion jokoa, eta, beste itzulingururik gabe, enpresak jokoa argitaratzea onartu zuen, baina izena aldatuz. Clue (arrasto) eta Ludo (jolastu) hitzak elkartuz. Parker Brothers enpresak jokoaren eskubideak lortu zituen Amerikan Clue gisa argitaratzeko. Aurrerago, Hasbrok bi konpainiak erosi zituen (Waddingtons eta Parker Brothers), eta jokoaren eskubideak bereganatu.

Joko honen helburua hilketa bat ebaztea da. Horretarako, jokalari bakoitzak istorioaren trama osatzen duten pertsonaietako baten rola hartu behar du.

Jokalari bakoitzak irudimena probatu beharko du hiltzailea aurkitzeko, bera desbideratzen saiatzen den bitartean.

Belaunaldiz belaunaldi gehien jokatu den mahai-jokoetako bat da[1]

  1. (Gaztelaniaz) wegame. «Qué es un Cluedo en vivo y que caracteriza a esta experiencia» WeGame (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search